1. |
Sarrera
00:51
|
|
||
Physis, bihotzean dudana, egin nahi dudana, behar dudana, horrela sentitzen dudana eta Nomos, jendarteak nigandik espero duena, behartzen nautena, arrotza, neure sentitzen ez dudana.
Biak elikatzean sortutako kontraesanetik egindako musika da “saudade” hau.
|
||||
2. |
Saudade
06:43
|
|
||
Begiak itxi ta hor zaitut
kolore guztiekin.
Zure irri, begi, ilea
beltza da urrutitik.
Galdetu zenidan hortan
ea maitemindu nintzen ni...
Egia esan ez dakit zehazki.
Mindu bai, maite ezin.
Zure bi begi zaizkit ageri,
barreneraino begira dabiltz,
taupadak dira, ni jaso ezinik,
bizirik gaude,
ez al daukagu inoiz ospatzerik?
Ez naiz ezertaz damutzen
idatzi ta pentsatu nuen.
Badakit nik ez naizela lehenena.
Ezta ere minduko den azkena.
Zenbat gara?
Atzo maitemindu nintzen zure buru horrekin.
Lasai bizi omen naiz orain zuk dakizula jakinik.
Lotsatia naiz,
denok bezala,
zer egin dezaket,
betikoa ala
mendiak mugiz
zuganaino bi zentimetrotara.
Pista gutxi batzuk utzita.
Gogoen nahiekin jantzita
Ez dizut nahi minik egin, benetan.
Ba al duzu galderarik
hortxe zure kopetan?
Arren eme erran.
|
||||
3. |
Xoroi
03:12
|
|
||
4. |
Etorkizunerako mezuak
03:37
|
|
||
Etorkizunerako mezuak.
Musikaz otuei ihesi.
Hipokondria tanatofobia.
Biekin bizitzen ikasi.
Jaiotzea aukeratuko bagenu
zenbat egongo ginake bizirik?
Partekatzen dugun mundu honetan
elkar lagundu ala konpeti.
Borobilean gaude jarrita.
Propaganden mugei agur!
Maiz erresonarazi den hitza.
Elkarrez izan edo galdu.
Ergela baita elkar jotzea..
Janaria ahotik kentzea.
Zintzoak garela pentsatzea
laguntza behar dugunean.
Lo egitea uzten ez digun
bizitzeko eskema honek...
Lagunen artean borrokatuz
poltsikoak bete paperez.
Gizarteak artea iada ahaztu du
dogma lagun bihurtu gaituzte.
Gauzak modu batera izan badira
ez dugu zertan horrela segitzen.
Gorrotatzen ditut erregeak.
Arkia mota guztiei agur!
Bizitzera etorri bagera
jaiotzetik izan ostatu.
Bihar zaharragoak izanen gera
aginteak uzten badigu.
Goazen guk sortzera boterea
bizitzen baldin badakigu.
Uzkurtutako egoera hontatik,
irabiatutako oinazeez,
biharraren egoera naturalek
askeago bihurtuko/sendatuko naute.
Gure bularrak ezin dira usteldu,
maitasunak garbitzen dituzte.
Eta ametsak egi bihurtzen dira
bizitzan honeta(ra)ko baikaude.
|
||||
5. |
Sahara
06:39
|
|
||
Hatoz Sahara,
hator nigana,
behingoz “inshala”
urruti biziraun ahala
etzara aske ni bezala.
Agintariek ez dute ikusi zure esentzia
ta hil dute familia, herbesteratuta ahantzia.
Mende hauek baino lehen
area ta ura gugan ziren.
Mende hauen ondoren
“Yalah”, goazen.
Joko zikina,
injustizia,
lotsa harresia.
Denboran urrun bizia.
Noiz itzuliko da egia?
Kultura hautsia.
Herri zatiak
armaz bustiak.
Zaitezte joan ta itzuli!
Aurreko mugak berrezarri!
Mende hauek baino lehen
airea ta ura gugan ziren.
Mende hauen ondoren
“Yalah”, goazen.
Arbasoen kresala lagun
egin itzulerako bidea.
Ilusioa bidelagun,
haize, aske, itzuli nigana.
Desertuko seme-alaben
galdu gabeko irria...
|
||||
6. |
Matte, erran
04:18
|
|
||
7. |
Zenbaterainoko drama
03:03
|
|
||
Triste dago nire herria.
Triste dago gazteria.
Tristea ez ote da mundua lotan?
Triste bihurtzen gaituzte ta.
Gazteak gara gau.
Janztear diren egun.
Haztear gara eta
nahastea lagun.
Gaztea zara ni.
Gaztea nintzen zu.
Munduak gazta bat ematen du.
Beste forma batera
esango didazut.
Diderotek bezela
eroa zaude zut.
Erori bada ere,
lurra jo ez badu,
gazteak hegoak sendo ditu.
Lasai bizitzeko traba.
Bihar hobe baten zama.
Aske asetu beharra.
Gerotuko denaren hondarra.
Hegan egin dezagun
izan bitez salbu.
Oinak lurrean direla
pentsatu dezagun
behin biziko garela,
bideari kasu.
Dena ikasterikan bagenu...
|
||||
8. |
Agur t'erdi
02:58
|
|
||
9. |
Ohm (Om) 13
06:16
|
|
||
Om.
Zaude isil, itxi begiak,
hanka hutsik zelaian behiak.
Eta horrela bide honegaz
txoriek diote ote behar dena.
“Azala dela, azala zela bala”.
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz hil.
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz...Om.
Begi isilez, ba al da aurpegia?
Borobilean zeuden jarrita
karratuaren mugak galduz.
Maiz erresonarazi den tinta
listutuz zizareek gosaldu.
Ergela baita letraz janztea.
Berrirakurtzerako trantzea.
Momentu hutsalak bizitzea.
Lañarri, Mari eta kea.
Zaude isil, itxi begiak,
hanka hutsik zelaian behiak.
Eta horrela bide honegaz
txoriek diote ote behar dena.
“Azala dela, azala zela bala”
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz hil.
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz...
|
Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain
Donostiatik musika Psikodelikoa?
:::::kontzertuak:::::
instagramen edo
facebooken begiratu!
Streaming and Download help
If you like Physis versus Nomos, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp