We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/

about

Musika, hitzak, ahotsa eta kitarra: Beñat Antxustegi.
Hitzekin laguntza: Txaber Ormazabal.
Kitarra psikodelikoak: Alberto Lizarralde.
Ahotsa: Unai Pelayo
Saxoa: Eneko Sierra.

Duela bi urteko aste santuan hiru neska ikusi nituen borobil bat eginez Haizetxeko belardian meditatzen, gau horretan bertan Joshka eta ni ganbaran jarri ginen om egitera eta abesti hau atera zen magikoki. Ondoren letrak jarri, 11 aldiz grabatu eta Laboa katedraren bigarren edizioko saria irabazi zuen kantak.
Magia!

lyrics

Om.

Zaude isil, itxi begiak,
hanka hutsik zelaian behiak.
Eta horrela bide honegaz
txoriek diote ote behar dena.
“Azala dela, azala zela bala”.

Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz hil.
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz...Om.

Begi isilez, ba al da aurpegia?

Borobilean zeuden jarrita
karratuaren mugak galduz.
Maiz erresonarazi den tinta
listutuz zizareek gosaldu.

Ergela baita letraz janztea.
Berrirakurtzerako trantzea.
Momentu hutsalak bizitzea.
Lañarri, Mari eta kea.

Zaude isil, itxi begiak,
hanka hutsik zelaian behiak.
Eta horrela bide honegaz
txoriek diote ote behar dena.
“Azala dela, azala zela bala”

Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz hil.
Eternitatea hautsi
ideiez kolpatuz...

credits

from Saudade é fatal 2, released July 4, 2016
Musika eta hitzak: Beñat Antxustegi Goikoetxeta

license

tags

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

instagramen edo
facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Physis versus Nomos, you may also like: