Arraro nioenean

by Physis versus Nomos

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €12 EUR  or more

     

1.
01:25
2.
04:06
3.
05:45
4.
01:39
5.
6.
7.
00:54
8.
05:33
9.
01:43
10.
03:25
11.
03:44
12.
04:59

about

2019an Physis versus Nomos gara
Beñat Antxustegi (gitarrak, ahotsa, kanten egilea), Xalba Ramirez (baterian), Unai Pelayo (baxua eta koroetan) eta Eneko Sierra (saxoan).

Diskoa Berako Atala estudioan grabatu eta nahastu dugu Iñigo Irazokiren pazientzia eta laguntzarekin, dena zuzenean jota.
Ni onenean kanta Ulian grabatua izan da eta Alberto Lizarraldek manipulatu eta nahastu du bere etxean.
Ekoizpena denon artekoa izan da.
Masterra Jonan Ordorikak.
Erantzun kantako hitzekin laguntza Aitor Zabaleta

Diskoaren iruditegia Malen Amenabarrek egin du.

Maria, Ainhoa eta Esti maitasuna eta pazientziarengatik.
Familiakoei eta bidaideei ere hor egoteagatik.
Bereziki Joskari talde lanak utziz guri jarraitzen uzteagatik.

Eskerrak kolaboratzaile guztiei prestutasunagatik bihotzez
Gillermo eta Ikerri bateriak uzteagatik.
Jolas-etxeari astelehenero afaltzen emateagatik
Koban eta Txemaki entsegu lokala uzteagatik.

Montoia, sentitzen dugu baina bandarekin goaz.

Milesker kontzertuetara hurbiltzen zaretenei.
Eta deitu gaituztenoi urte guzti hauetan zehar areto, taberna, gaztetxe eta jai batzordeetatik.

Eta zuri, entzule, espero dugu gozatu izanaz.
Kontzertuetan ikusiko gara,

credits

released August 30, 2019

license

tags

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Report this album or account

Track Name: Erantzun I
Erantzunik gabeko galderak
dira bizitza guztiak.
Koertzioz justifikatuz
gure bizi bereziak.
Track Name: Izarkia
Lasai bizi, ez dago ezer gehiago.
Zer zara zu, ez zara arrisku.
Pentsatzen dituzunak, nork aukeratzen dizkizu.
Logika du, dependentzia hautatu.

Izarki bat, badugu barnean.
Arbasoak ahoko hitzetan.
Kandela itzaliak ez dira agortzen urteetan.
Eta sua galtzen da mendeetan.

Enautsitakoa sinetsiz, indartsua indartzen segiz.
Track Name: Arraro
Zenbait hutsunek badauka osotasunik.
Ihes eginda ba al da hondoratzerik?
Entzun, isilik kantari dabil kilkerra.
Goxo euria, mintzear, ezin sentitu naizena.

Zulo ilunen argien gainetik nabil.
Mugak gaindituz iritsi naiz zuganaino.
Adituz, ozenki datorren doinu tristea.
Goxo euria, mintzear, senti dezaket naizena.
Track Name: Erantzun II
Bizitzearen plazer handiak,
molestatzen ez dutenak.
Haratago pentsatuz gero
kontuz ibili kalean.

Irautea da bizitzea.
Nahi dena eginez sortu ta haztea.
Berria den zerbait egiteko
txirrinta edukitzea.

Amesteko libre baikara.
Ardura hori ez ahaztea.
Bide berriak esploratzeko
gogo betea izatea.
Track Name: Auhen xuxurlatuak
Goroldio tanto baten dagoen unibertsoa.
Entzuteko denbora ez duenari idatzitakoa.
Euririk ez airea jaten lehor kanpoan.
Egagropila bihurtu arte.

Auhen xuxurlatuak. Zuhaitz gaixoetatik fruiturik onenak.
Oxigeno berbera. Bakoitza berera eta haizea hartzera.
Hodeirik ez zeruan. Antzarak ferratuz lasai bizi gera.
Auhen xuxurlatuak. Zuhaitz gaixoetatik fruiturik onenak.
Track Name: Isiltasunaren oihua
Kartzelatik uretara sartu zara amorruarengandik aldendu nahian.
Ostikada batez erdibitu duzu izatea baina ezin.
Gehiago barneratzen baituzu arnastea.
Arjea den akabosean.

Zenbat dirdira, harro zein apal.
Gau da, ilun da negua, bizitzaren sabelean.
Isiltasuna oihuka ari zaik.
Adi ezak dantza kean.
Hemen nagoen artean, dirdira su ilunpean.
Track Name: Aikrazi
.utatuah aiztnedneped ,ud akigoL
.uzikzid neztarekua kron ,kanuzutid neztastneP
.uksirra araz ze ,uz araz reZ
.ogaiheg reze ogad ze ,izib iasaL
Track Name: Bukle hontan
Zein ari da, astintzen zure ikara.
Sena bihurtuz, zure gida bakarra.
Musika hau, aire koloretsua da.
Sentituz hemen, izan dugunaren aztarna.
Bukle hontan, gustora bizi gara.
Bukatzeko, beldur ez gara.
Bigarren zati bat egitean, merezi al gara.
Logikadun denetik harat.
Track Name: Erantzun III
Terraza baten kafea hartzen
momenturik hoberenak.
Plazer hauek dira bizitza
betetzen dizkigutenak.

Txokolate beroa hartuz
poesia idaztean.
Jakin dezaket bizitza zer den
gozamenen ondarea.

Tabernak dira gure habitata
edanez hitz egitea.
Garai bateko ikastetxe ere
eraikiz orain garena.
Track Name: Konpromezu
Ihes egin ezinik. Konpromezuari eutsiz, irudi ona emanez. Hala ere, irribarrarekin topo egin gabe.
Sentsazio ugari, egi bihurtu barik. Orain ohartzen naiz zenbat galduta dauden.

Zer esango duten pentsatzen duzu lehenbizi.
Ez zaitez kezka, burukeriokin.
Klandestinoki ikusten garenez, ni hor naukazu.

Zuregana hurbilduko naiz beti, azken berriak kontatzeko. Ihes egin ezinik.
Ditugun arazoak biok konpon ditzagun, aldatzeko orain arte izandako jarrera.
Errespetatu beti egingo dugu. Gure baloreak ezin dira aldatu.
Track Name: Erantzun IV
Morokila aberatsek esnez
hartzen zuten garaietan
konformatu egiten ginen
elkar mintzatzen etxeetan.

Eta jakinik orain gaudela
inpasse handi batean bezela.
Besteek gure etorkizuna idatziz
eta gu haiek barkamenez jantziz.

Euskaldunak al gara euskararen
oztoporik handiena?
Herria lehen, hizkuntza orain,
ahazturen konplize garela.


Erantzunik gabeko galderak
dira bizitza guztiak.
Koertzioz justifikatuz
gure bizi bereziak.

Erantzunik gabeko galderak.
Erantzuna kenduaraziz bidean.
Koertzioz justifikatuz
nortasuna hausten digutenean
Track Name: Ni onenean
Bik urritu zuten
Bihurritu duten
Bihurria du sena

Bitan urtu zen
Ezertan bihurtu zen
zertan bihurtu dena

Irudiaren pe
Irudiari men
arimen menpe denak

Ezinegona
Ez zegoen ona
Arraro nion enean

Nardatu egin zara
Askatuz ez jo besteen ga na
Akatsdun zu lakarra
sentituz barkamen zakarra

If you like Physis versus Nomos, you may also like: