Zartada eta Ferekaren artean

by Physis versus Nomos

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
2.
04:50
3.
02:40
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.

about

2011 - Zartada eta Ferekaren artean

Physis versus Nomos - Zarata eta Ferekaren artean. Diska hau 2010eko apirila eta 2011ko apirila bitarte grabatu zen Antxusta Produktionsen, etxean bertan.Aspalditik buruan nituen abestiei fabore bat egiteko. Diska atzekoz aurrera igoa izan zenurtebeteko bitarte horretan myspace.com/physisversusnomos webgunera. Abestien musika eta hitzak Beñat Antxustegi gixonak egin ditu, grabaketa, nahasketa eta masterizazioarekin batera.Gainera, Diska honetan lagunen kolaborazio bereziak izan dira,zinez beharrezkoak ikuspuntu berriak eman baidizkietelako abestiei.00 - Zure Kontu Kitarra akustikoa, baxua, txeloa eta ahotsa Beñat Antxustegi Giri Ahotsa Joanes Antxustegi (eskerrikasko bastard) Ahotsa Mikel Muñoz (Lyskam, M1, Neckbreaker) Accordeoia Iñigo Lurgain (bostmilloiesker) Ahotsa Zerrat (Gora Txemak!) kolabo terapia01 - Luma bat Kitarra Elektrikoa, Bandurria, Ahotsak Beñat Antxustegi Kitarra Akustikoa eta koroak Oinatz Martinez (Wizzi, Chase The Mayhem ) Kitarra Klasikoa, marakilla eta animoak Jokin Albisua (1.Fana, Glaukoma Sound System Jah bezain onak) Letrarekin laguntza eta kritikak Gurro02 - Terapia Kitarra akustikoa soka hautsiekin, kitarra elektrikoa entxufatu gabe eta ahotsa Beñat Antxustegi Baxuarekin Adrian Elustondo (Kauta, plazerra parrandan bakarrik ez egotea) Kolabo berezia ordenagailua03 - Hosto erortze hilleta Kitarra Akustikoa eta ahotsak Beñat Antxustegi Letrarekin laguntza eta koroak Gurro04 - Kontzientzia Kitarra elektrikoa, baxua eta ahotsa Beñat Antxustegi Ahotsa eta efektu eroegiak Iñigo Etxarri (NaizRoxa,Anaia Arrebak eskerrikasko) Koroak Gurro Kolaborazio berezia komona, pizgailua eta atea05 - Prespektiba Kitarrak klasikoa, elektrikoa, 12 sokako akustikoa (Eskerrikasko Perez) eta ahotsak Beñat Antxustegi Letrarekin laguntza Gurro06 - Jaio Ondoren Kitarra akustika, elektrika, baxua, bateria eta ahotsa Beñat Antxustegi07 - Atzokoak ahaztu nahi ditut Kitarra elektrikoa, baxua, sinteak eta ahotsa Beñat Antxustegi Gurro koroak eta basoa Kaxi Osaba Ibai Maiza Legasa française colabo08 - Hazteak ez zaitu ahaztu Kitarra elektrikoa, sinteak, baxua eta ahotsa Beñat Antxustegi Hitzekin laguntza eta koroak Gurro09 - Konpromezu Kitarra elektrikoa, baxua, pianoa eta ahotsa Beñat Antxustegi Letrarekin laguntza eta koroak Gurro10 - Bidailaguna Kitarra akustikoa, baxua eta ahotsa Beñat Antxustegi Hitzekin laguntza Gurro11 - Menduia oroitzapenak Kitarra klasikoa Beñat Antxustegi Izenarekin laguntza Gurro12 - Zure kontu Kitarra akustikoa, baxua, txeloa eta ahotsa Beñat Antxustegi Ahotsa Mikel Muñoz (Lyskam, M1, Neckbreaker) Biolina Alberto Gaztambide handia (Abestiak behar zuen zure denbora) Pianoa Unai Arzelus (Zesatek, Harlax azkenean norbait pianoa jotzen dakiena! milesker gazte!)13 - Zure kontu Itzal eta JoanesEskerrak Aita, Ama, Anaia, Arreba eta familiari ni aguantatzeagatik. Bizilagunei, Koadrillari, lagun guztiei, Kolabo guztiei, Kortxoeneari, Unibertsitateko teleñekoei ta industrialei, donostian eta inguruetan dabiltzan talde guztiei gure belarrien akustika hobetzeagatik harro nago gure harrobiaz baita gure kazetari musikal batzuetaz ere (non dago sektor-rock?),eskerrikasko xikinkinkiei, eskerrikasko Jaume Benissakoari pluralitatmusical beti zure interesagatik kritika eta proiektu honi izena emateagatik indie/folk/psikodelia DIY lagunok eta noski jo ditudan kontzertu urrietara etorri den jende orori milesker bihotzez aguantatzeagatik eta botilla bat edo ez jaurtikitzeagatik, eskerrikasko internet eta gaur egungo teknologiari hau guztia etxean egitea posible egin duelako.

credits

released April 24, 2011

tags

license

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Track Name: 00 zure kontu
Heriotza bat oso ondo moldatua
denok dugu iritzia ta aldatzeko ordua
Baina jotzen ez da horrelakorik
guztia dago dotore, jantzi onenak jantzirik
Kantu hontan zer egin behar duzun
ez dizut ezer esango hori dena zure kontu
Kantu hontan ez zaitut lagunduko
Bihar ni hilda banago ez dizu ezerk balioko
Nihilistak Dilistak bezalaxe
hartu nahi baldin badituzu
ta bestela utzi hortxe
Orain goza, biharamuna ondoratu
eta gainean etzanda txirli bat egin ezazu
Kantu hontan....
Track Name: 01 luma bat
Egun bat gehiago pasa da
eta betiko hutsunea
noizbait estaltzeko
une batez asetzeko
behingoz bakean lo egiteko
Orain etxera bidean noa
eta zu ez zatoz nirekin
hilleta baten kronika igartua
iada ez dago ezer berririk
nik dena uler dezaket
baina hitz eza ez
zertan nabil hemen
dopamina eta endorphina
zopa baten igerian
geldirik dantzatu gabe
hitzak jartzen
tristura honi
urte bat duzuen diska hontan
nik ez dut iada ametsik
txori izateko grina
aspaldi itzali da
mundua gainera datorkit
goizeko zazpi terdietan
zure gerria ikutzeko
denbora pasa da
ez naiz inoiz gai izango
poliki baina motelago
zeinen berekoia naizen
aldatzeko badela unerik
Bill Hicksek zioen bezala
erabili zure aukerak
zure usai gozoari
abesti hau egin behar diodala
luma bat eskuetan dudala
hasi naiz abesti hau idazten
neretzako eta baita ere zuentzako
denok pozik egon gaitezen
orain jarri naiz hau pentsatzen
zeri buruz idatziko dudan
ordu bat pasa da
eta oraindik horrela nago
ez dakit esaldiak bukatzen
Track Name: 02 terapia
Asteartea da
samintasunaren
abesti bat egitea
sendabidea da
sentimenduen adinako doinu
disonanteki
behar bat asetzea da
terapian naiz
imaginatu nolakoa naizen
abesti mordoa egin behar izan ditudala
zurekin egon ahal izateko
zure altzoan
imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala
nerekin egon ahal izateko
ene buruan
Track Name: 03 Hosto erortze hilleta
Ongi etorri
errespetu handiz
hosto erortze hilleta
tristetu ezinik
Goian bego
begirune handiz
eta hemen gaudenak
inoiz poztu ezinik
betazalak ireki
argia sartu arte
behingoz dena ahaztu arte
oraina erabili
geroa mugarri
badakigu
denok ze egin behar dugun
ondo ikasia dugu
txikitan telebistan
kalean handitan
ez galdu ametsetan
betazalak ireki...
ongi etorri...
Track Name: 04 Kontzientzia erabat salduta
eta orain galdetzen dizut
ez al garen
ez dakit nola
zuloan erortzen
beste alde batera begira
bizi al garen
geure zilborrei so eginda
iparrak aukeratzen
eta damutzerako orduan
beranduegi al den
denbora igaro zen
ziur ez dabil inor
erantzunik ez
jakin badakienari
kasurik ere ez
beste alde batera begira...
bihar nolako etorkizuna
benetan beltza kolorez
ez da batere xamurra
kargu honekin bizitzea
kontzientzia erabat salduta
hemen ezin da lo egin
hau duk hau atsekabea
nolako etorkizuna...
Track Name: 05 Prespektiba
Eguzkiak argitzen duen
egun euritsu baten
ortzadarraren antzerakoa
sinestezina dirudien arren
horrelakoak ere gertatzen dira
kolore amaigabeetatik
bakarra aukeratu behar duzu
badaezpadaere
etorkizun monokromomatikoa
bakar aldaezin ta segurua
segurua
dena zaila dela
zahartzean damutzean
denbora gutxi
aspertzean ulertzean
ateak itxi
kolore guztiak
hartu izan banitu
aukera gehiago
disfrutahartu dena
saiatu egiten dena
askoz lasaiago
ahotsik gabe esnatzean
norengana zoaz
laguntza eske
garrasi isil
dena ahaztean
hutsune ugari
prespektiba
polarizatzean
prespektiba
polarizatzean
prespektiba
Track Name: 06 Jaio ondoren
Jaio ondoren
zenbat atentzio behar dugun
jaio ondoren
orain
denok behar dugulako
gerora hazi
zure lekua bilatu
eta aurrera sakonduz
denontzako horrela behar zuen
gustuko duena eginarazi
ta ez ibili borrokatzen
ogia badugulako iada
ta pertsonak garenez
elkar lagunduz denak pozik
dirua bukatu dela orain
elkarrekin arazorik gabe hizketan egogongo naiz
ez dugu buruan edukiko berriz lana
ta hilabete hasiera egun guztietan izango da
ta dena iada denontzako opari
badugu potentzial asko oraindik garatzeko
teknologia guztia eskuartean dugu
lurrak gure etxeak denontzako altxorrak ditu
ez dira inorenak ez zureak
elkarrekin...
denontzako...
jaio ondoren...
Track Name: 07 Atzokoak ahaztu nahi ditut
Fida zaitez
lasai egon zaitez
fi toi
t'inquiete pas
Igande atsaldez atzokoak ahaztu nahi ditut
betikoa da jolastu nahiean zurekin
alkohola ta musikaz irrifarra ahoan dut
igande atsaldez atzokoak ahaztu nahi ditut
esan nahi nituenak, esan ez nituenak
ametsak baino ez dira
je me repenti comme toujours
de ce que jais dis hier,
l'alcool controle mon corps,
mais je souris car la musique est mon seule amie.
les choses dont je voulais te dire,
les choses que je ne t'avais pas dit
ne sont que de rêves.
Cependant, aujourd'hui je me repentis
mais demain je veux croire
que cette chanson sera esentiel.
Track Name: 08 Hazteak ez zaitu ahaztu
Euria ari du sabai azpian
ez dago eguzkitsu zure barnean
ongi sentitzea ere zer den ahaztean
ez zara egia da lehengo pertsona
hazteak ez zaitu ahaztu inola
izango garenaren bila goaz
edozeini gerta liezaioke
lagun bat galtzea nik nahi ez nuke
irekitako ate guztiak
gorde ditzagun bihotzian
gogoan izan nora goazen
jakin nahian
euria....
ez zara...
disfruta ditzagun gure aukerak
behin besterik biziko gara eta
hori da dena
Track Name: 09 Konpromezu
Ihes egin ezinik
konpromezuari eutsiz
irudi ona emanez
hala ere
irrifarrarekin topo egin gabe
sentsazio ugari
egi bihurtu barik
orain ohartzen naiz zenbat galduta dauden
zer esango duten pentsatzen duzu lehenbizi
ez zaitez kezka burukeriokin
klandestinoki ikusten garenez
ni hor naukazu
zuregana urbilduko naiz beti
azken berriak kontatzeko
ihes egin ezinik
ditugun arazoak biok konpon ditzagun
aldatzeko orain arte izandako jarrera
errespetatu beti egingo dugu
gure baloreak ezin dira aldatu
zer esango duten...
Track Name: 10 Bidailaguna
Goizero amesten, leku berri batean esnatu naizela
Leihoak ireki, argia gelan sartu ta ni zure alboan
Zu zara bidailaguna
leku magikoraino gidatuko nauena
hemen ez da gose ez gaixorik
ez da posible gaizki sentitzerik
ezinezko zoriontasun honen zati bat gorde poltsikoan
goizero berdina da ispilu aurrean
malkoz, negarrez gehiago ez
lurralde magikotik zure bizitza alaitzeko
erreal bihur dezaket nahi baduzu zuretzako
zu zara eta, aukera poltsikoan duena
fida zaitez
lasai egon zaitez
Track Name: 12 Zure kontu
Heriotza bat oso ondo moldatua
denok dugu iritzia ta aldatzeko ordua
Baina jotzen ez da horrelakorik
guztia dago dotore, jantzi onenak jantzirik
Kantu hontan zer egin behar duzun
ez dizut ezer esango hori dena zure kontu
Kantu hontan ez zaitut lagunduko
Bihar ni hilda banago ez dizu ezerk balioko
Nihilistak Dilistak bezalaxe
hartu nahi baldin badituzu
ta bestela utzi hortxe
Orain goza, biharamuna ondoratu
eta gainean etzanda txirli bat egin ezazu
Kantu hontan....
Track Name: 13 Zure kontu
Heriotza bat oso ondo moldatua
denok dugu iritzia ta aldatzeko ordua
Baina jotzen ez da horrelakorik
guztia dago dotore, jantzi onenak jantzirik
Kantu hontan zer egin behar duzun
ez dizut ezer esango hori dena zure kontu
Kantu hontan ez zaitut lagunduko
Bihar ni hilda banago ez dizu ezerk balioko
Nihilistak Dilistak bezalaxe
hartu nahi baldin badituzu
ta bestela utzi hortxe
Orain goza, biharamuna ondoratu
eta gainean etzanda txirli bat egin ezazu
Kantu hontan....