/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
2.
3.
4.
04:13
5.
03:16
6.
7.
8.
9.
04:55
10.

about

Physis versus Nomos - Ezin

2013ko Urtarriletik Azarora grabatua Bartzelona, Donostia eta Zaldibin hurrenez-hurren.
Soinu aldetik Iñigo Etxarri, Boris Garcia eta Aaron Depablosen laguntza izan dut Bartzelonako SAE ikastetxean grabaketetan.
Donostiako grabaketak etxean izan dira. Eta Zaldibiko Gure Bazterrak estudioetan eman dira azkeneko ikutuak.
Diska bukatu baina lehenago Zu Gabe I abestiak Mikel Laboa Katedrako saria jaso zuen Ehu eta Eitbren eskutik.
Nahasketa eta masterizazioa: Beñat Antxustegi.
Diskaren Marrazkia Omar jaunak.
Argitarapena Gure Bazterrak, Kortxoenea Produkzioak eta Stonehouse zigiluenpean izango da.

Ezin

00 - Zure Kontu Hawaiarra

Kitarra klasikoa, 12 sokakoa, akustikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Ahotsak: Gartxot (Yaw, Madeleine).

01 - Bizitza estetikoa

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa, elektrikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Ahotsak: Ane Antxustegi.

02 - Isiltasunaren oihua

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Poema latzak: Txaber
Poema sakonak: Gartxot
Kitarra psikodelikoak: Wizzi (Chase the Mayhem)

03 - Lalalala

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.

04 - Terapia

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Kitarra akustikoak Jokin Albisua Glaukomatarrak eta Itzal Uranga Madelianoak.

05 - Arrazoia eta Tenorea

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa eta ahotsak: Beñat Antxustegi.

06 - Zu gabe II

Mandolina Napolitarra: Beñat Antxustegi.

07 - Zu gabe I

12 sokako kitarra, kitarra akustikoa, baxua eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Kriskitiñak Xalba Ramirez jaunak.

08 - Seaska kanta

12 sokako kitarra eta kitarra akustikoak: Beñat Antxustegi.

09 - Ene Otuak

12 sokako kitarra, kitarra elektrikoa, baxua eta ahotsak: Beñat Antxustegi.
Ahotsak Gartxot eta Etxarri.
Ñañarripeko euria, behiak eta autoak.

Eskerrak familia eta lagunei.

Donostia 2013ko Abenduak 1

credits

released December 1, 2013

tags

license

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Track Name: 00 - Zure kontu
Kantu hontan zer egin behar duzun ez dizut ezer esango hori dena zure kontu.
Kantu hontan ez zaitut lagunduko bihar ni hilda banago ez dizu ezerk balioko.
Track Name: 01 - Bizitza estetikoa
Bizitza estetikoa
Bakardadea da
ikusteko atsegina.
Pragmatismoarentzako
ez da inoiz izango
erabilgarri.

Lagun arteko denborak,
gaueko bizitzak
eguneroko lanari

inoiz ez dio mesederik egin.

Ideiei mugak kentzean
dogmen zilegitasuna
hautsi dugu.
Eta aske pentsatzean
dogma berriak
asmatu ditugu

Inoiz ez digu mesederik egin.

Bizitza eszenikoa
gezurra esatea da
zilegitasunarekin.
Bizitza aszetikoa
lagundua izateko
nahiarekin bakarrik.

Misantropia neurriz erabiliz.

Bizitza poetikoa
ezer esatea da
forma ponposoenarekin.
Metrikarekin nahastean
prosaiko idazteko
gogoak bakarrik.

Muga gehiegi nahi dena azaltzeko.

Bizitza anarkikoa
koherentea da
ene pentsamoldearekin.
Orri narrats guztietatik
plazer ahaztezinak
deskribaezinak zuri

Ene entzule, mugatua sentitzen naiz, arnas geldo hau, nekea sorbaldetan.
Lotarako ordua da eta kostata amaitu dut kanta.

Lasaitasun hau eman nahi nizuke, pena da, ezin bainuke.
Track Name: 02 - Isiltasunaren oihua
Uretara sartu zara amorruarengandik kolpeka aldendu nahiean.
Ostikada batez erdibitu duzu izatea baina ezin.
Gehiago barneratzen baituzu arnastea.
Arjea den akabosean.

Zenbat dizdira harro zein apal
Gau da, ilun da negua, bizitzaren sabelean.
Isiltasuna oihuka ari zaik.
Adi ezak dantza kean.
Hemen nagoen artean
dizdira su ilunpean.
Track Name: 03 - Lalala
24 urte hauetan gauza asko aldatu dira.
Baina hor beti izan dira
gai batzuk ezkutuak.

Ezetza jasotzeko beldurrak azaleko bihurtu gaitu.
Lotsazko momentu urriak isilunez joan dira.

Lalalala belarriak estaliz.
Lalalala ixilik lotsaturik.

Behin bakarrik biziko gara.
Gure aukeran dago dena.
Damuzko pentsamenduak beti.
Zer galdetu eta nola.

Buruan ditut irudiak, usainak ta doinuak.
Zuk aukeratutako ekintzekin oso hondo loratuak.

Lalala isilezko doinuak.
Lalala zutaz koldartua.

Alkoholera jo beharrak ere.
Zu eta ni parean jartzeko.
Track Name: 04 - Terapia
Asteartea da. Samintasunaren.
Abesti bat egitea.
Sendabidea da.

Sentimenduen adinako doinu.
Disonanteki.
Behar bat asetzea da.

Terapian naiz

Imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala.
Zurekin egon ahal izateko
Zure altzoan

Imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala
Zurekin egon ahal izateko
ene buruan.
Track Name: 05 - Arrazoia eta tenorea
Arrazoia guk asmatu dugun gauza bat da.
Tresna on bat, ezagutzeko erabiltzen duguna.

Mugak guk ezartzen baiditugu arrazoi ezberdinak onartuz.
Denaren ezer batez gure dena osatuz.

Hala eta ere ez dakigu ezer.
Egunetik egunera gehio.
Hala ere ez dakigu ezer.
Egunetik egunera genio.

Tenorea beti gehio eta gutxiago.
Hau, noski, arrazoiz kontatzea badago.
Eta gure munduko denbora
eta unibertsoko denbora
gauza bera dela noiz jakingo dugu hola.

Bada arrazoi bat asmatuko dut
guzti hau ta gehio esplikatzeko
Arrazoi bat inportatuko dut
inportante sentiarazteko.
Track Name: 07 - Zu gabe I
Zu gabe, ezin dut ezer egin
antzerki honetan.
Zu gabe, urruti sentitzen naiz ni.
Ez dut egunez ere indarrik.

Begiradek urduri jartzen naute
zure alboan.
Ta ez sufritzeko, abesti maite hauekin
esaten dut orain behar dena.

Askotan nire bihotza jarraituz
oker naiteke.
Ta ondoren, ez dago ziurtasunik.
Muxurik emango didazunik.

Merezi al du abesti bat egiteak.
Erre naiz iada.
Batek daki, biharko egunean,
agian, ulertuko nauzula.

Geroa imaginatzerakoan
zelai bat da.
Zuriz ureztaturikoa,
berde sano ta poetikoa

Hala ere, oso argi daukagu zerk pizten duen gure benetako sua.
Hala ere, gero eta argiago dugu gure suak argituko duen isiltasuna.

Biharkoan oraingo gerokoan
elkar alboan
izateko
beldurra
baldin badugu
ilunez sortuko da geroa.
Track Name: 09 - Ene Otuak
Nik bai dakit zuk zer pentsa zenun ordun lotsa ausarta izan zinen niri hitz bat eskeintzean irri batekin.
Ondoren dena zaputz herren mutu anker baten irudi. Jakin nahi zure bihotz ahul horrek duen ezer sinetsi.

Aste beten hurbilketa antzu horren erantzun ezak kaltetu nau ta orain ezin zu ikusi nabil umel bizkarrez.
Hala ere jakin ezan arren den hau ene mintzoa dela. Ez dela zertan zure ideiekin bat izan behar benetan.

Nik al dakit zuk zer pentsa zenun ordun lotsa ausarta.
Izan al zinen niri hitz bat eskeintzean irri batekin.

Bai? ja!