1. |
00 - Zure kontu
01:46
|
|||
Kantu hontan zer egin behar duzun ez dizut ezer esango hori dena zure kontu.
Kantu hontan ez zaitut lagunduko bihar ni hilda banago ez dizu ezerk balioko.
|
||||
2. |
01 - Bizitza estetikoa
06:07
|
|||
Bizitza estetikoa
Bakardadea da
ikusteko atsegina.
Pragmatismoarentzako
ez da inoiz izango
erabilgarri.
Lagun arteko denborak,
gaueko bizitzak
eguneroko lanari
inoiz ez dio mesederik egin.
Ideiei mugak kentzean
dogmen zilegitasuna
hautsi dugu.
Eta aske pentsatzean
dogma berriak
asmatu ditugu
Inoiz ez digu mesederik egin.
Bizitza eszenikoa
gezurra esatea da
zilegitasunarekin.
Bizitza aszetikoa
lagundua izateko
nahiarekin bakarrik.
Misantropia neurriz erabiliz.
Bizitza poetikoa
ezer esatea da
forma ponposoenarekin.
Metrikarekin nahastean
prosaiko idazteko
gogoak bakarrik.
Muga gehiegi nahi dena azaltzeko.
Bizitza anarkikoa
koherentea da
ene pentsamoldearekin.
Orri narrats guztietatik
plazer ahaztezinak
deskribaezinak zuri
Ene entzule, mugatua sentitzen naiz, arnas geldo hau, nekea sorbaldetan.
Lotarako ordua da eta kostata amaitu dut kanta.
Lasaitasun hau eman nahi nizuke, pena da, ezin bainuke.
|
||||
3. |
02 - Isiltasunaren oihua
04:02
|
|||
Uretara sartu zara amorruarengandik kolpeka aldendu nahiean.
Ostikada batez erdibitu duzu izatea baina ezin.
Gehiago barneratzen baituzu arnastea.
Arjea den akabosean.
Zenbat dizdira harro zein apal
Gau da, ilun da negua, bizitzaren sabelean.
Isiltasuna oihuka ari zaik.
Adi ezak dantza kean.
Hemen nagoen artean
dizdira su ilunpean.
|
||||
4. |
03 - Lalala
04:13
|
|||
24 urte hauetan gauza asko aldatu dira.
Baina hor beti izan dira
gai batzuk ezkutuak.
Ezetza jasotzeko beldurrak azaleko bihurtu gaitu.
Lotsazko momentu urriak isilunez joan dira.
Lalalala belarriak estaliz.
Lalalala ixilik lotsaturik.
Behin bakarrik biziko gara.
Gure aukeran dago dena.
Damuzko pentsamenduak beti.
Zer galdetu eta nola.
Buruan ditut irudiak, usainak ta doinuak.
Zuk aukeratutako ekintzekin oso hondo loratuak.
Lalala isilezko doinuak.
Lalala zutaz koldartua.
Alkoholera jo beharrak ere.
Zu eta ni parean jartzeko.
|
||||
5. |
04 - Terapia
03:16
|
|||
Asteartea da. Samintasunaren.
Abesti bat egitea.
Sendabidea da.
Sentimenduen adinako doinu.
Disonanteki.
Behar bat asetzea da.
Terapian naiz
Imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala.
Zurekin egon ahal izateko
Zure altzoan
Imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala
Zurekin egon ahal izateko
ene buruan.
|
||||
6. |
||||
Arrazoia guk asmatu dugun gauza bat da.
Tresna on bat, ezagutzeko erabiltzen duguna.
Mugak guk ezartzen baiditugu arrazoi ezberdinak onartuz.
Denaren ezer batez gure dena osatuz.
Hala eta ere ez dakigu ezer.
Egunetik egunera gehio.
Hala ere ez dakigu ezer.
Egunetik egunera genio.
Tenorea beti gehio eta gutxiago.
Hau, noski, arrazoiz kontatzea badago.
Eta gure munduko denbora
eta unibertsoko denbora
gauza bera dela noiz jakingo dugu hola.
Bada arrazoi bat asmatuko dut
guzti hau ta gehio esplikatzeko
Arrazoi bat inportatuko dut
inportante sentiarazteko.
|
||||
7. |
06 - Zu gabe II
03:07
|
|||
8. |
07 - Zu gabe I
05:41
|
|||
Zu gabe, ezin dut ezer egin
antzerki honetan.
Zu gabe, urruti sentitzen naiz ni.
Ez dut egunez ere indarrik.
Begiradek urduri jartzen naute
zure alboan.
Ta ez sufritzeko, abesti maite hauekin
esaten dut orain behar dena.
Askotan nire bihotza jarraituz
oker naiteke.
Ta ondoren, ez dago ziurtasunik.
Muxurik emango didazunik.
Merezi al du abesti bat egiteak.
Erre naiz iada.
Batek daki, biharko egunean,
agian, ulertuko nauzula.
Geroa imaginatzerakoan
zelai bat da.
Zuriz ureztaturikoa,
berde sano ta poetikoa
Hala ere, oso argi daukagu zerk pizten duen gure benetako sua.
Hala ere, gero eta argiago dugu gure suak argituko duen isiltasuna.
Biharkoan oraingo gerokoan
elkar alboan
izateko
beldurra
baldin badugu
ilunez sortuko da geroa.
|
||||
9. |
08 - Seaska
04:55
|
|||
10. |
09 - Ene Otuak
06:23
|
|||
Nik bai dakit zuk zer pentsa zenun ordun lotsa ausarta izan zinen niri hitz bat eskeintzean irri batekin.
Ondoren dena zaputz herren mutu anker baten irudi. Jakin nahi zure bihotz ahul horrek duen ezer sinetsi.
Aste beten hurbilketa antzu horren erantzun ezak kaltetu nau ta orain ezin zu ikusi nabil umel bizkarrez.
Hala ere jakin ezan arren den hau ene mintzoa dela. Ez dela zertan zure ideiekin bat izan behar benetan.
Nik al dakit zuk zer pentsa zenun ordun lotsa ausarta.
Izan al zinen niri hitz bat eskeintzean irri batekin.
Bai? ja!
|
Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain
Donostiatik musika Psikodelikoa?
:::::kontzertuak:::::
instagramen edo
facebooken begiratu!
Streaming and Download help
If you like Physis versus Nomos, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp