We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Arraro nioenean

by Physis versus Nomos

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €12 EUR  or more

     

1.
Erantzun I 01:25
Erantzunik gabeko galderak dira bizitza guztiak. Koertzioz justifikatuz gure bizi bereziak.
2.
Izarkia 04:06
Lasai bizi, ez dago ezer gehiago. Zer zara zu, ez zara arrisku. Pentsatzen dituzunak, nork aukeratzen dizkizu. Logika du, dependentzia hautatu. Izarki bat, badugu barnean. Arbasoak ahoko hitzetan. Kandela itzaliak ez dira agortzen urteetan. Eta sua galtzen da mendeetan. Enautsitakoa sinetsiz, indartsua indartzen segiz.
3.
Arraro 05:45
Zenbait hutsunek badauka osotasunik. Ihes eginda ba al da hondoratzerik? Entzun, isilik kantari dabil kilkerra. Goxo euria, mintzear, ezin sentitu naizena. Zulo ilunen argien gainetik nabil. Mugak gaindituz iritsi naiz zuganaino. Adituz, ozenki datorren doinu tristea. Goxo euria, mintzear, senti dezaket naizena.
4.
Erantzun II 01:39
Bizitzearen plazer handiak, molestatzen ez dutenak. Haratago pentsatuz gero kontuz ibili kalean. Irautea da bizitzea. Nahi dena eginez sortu ta haztea. Berria den zerbait egiteko txirrinta edukitzea. Amesteko libre baikara. Ardura hori ez ahaztea. Bide berriak esploratzeko gogo betea izatea.
5.
Goroldio tanto baten dagoen unibertsoa. Entzuteko denbora ez duenari idatzitakoa. Euririk ez airea jaten lehor kanpoan. Egagropila bihurtu arte. Auhen xuxurlatuak. Zuhaitz gaixoetatik fruiturik onenak. Oxigeno berbera. Bakoitza berera eta haizea hartzera. Hodeirik ez zeruan. Antzarak ferratuz lasai bizi gera. Auhen xuxurlatuak. Zuhaitz gaixoetatik fruiturik onenak.
6.
Kartzelatik uretara sartu zara amorruarengandik aldendu nahian. Ostikada batez erdibitu duzu izatea baina ezin. Gehiago barneratzen baituzu arnastea. Arjea den akabosean. Zenbat dirdira, harro zein apal. Gau da, ilun da negua, bizitzaren sabelean. Isiltasuna oihuka ari zaik. Adi ezak dantza kean. Hemen nagoen artean, dirdira su ilunpean.
7.
Aikrazi 00:54
.utatuah aiztnedneped ,ud akigoL .uzikzid neztarekua kron ,kanuzutid neztastneP .uksirra araz ze ,uz araz reZ .ogaiheg reze ogad ze ,izib iasaL
8.
Bukle hontan 05:33
Zein ari da, astintzen zure ikara. Sena bihurtuz, zure gida bakarra. Musika hau, aire koloretsua da. Sentituz hemen, izan dugunaren aztarna. Bukle hontan, gustora bizi gara. Bukatzeko, beldur ez gara. Bigarren zati bat egitean, merezi al gara. Logikadun denetik harat.
9.
Erantzun III 01:43
Terraza baten kafea hartzen momenturik hoberenak. Plazer hauek dira bizitza betetzen dizkigutenak. Txokolate beroa hartuz poesia idaztean. Jakin dezaket bizitza zer den gozamenen ondarea. Tabernak dira gure habitata edanez hitz egitea. Garai bateko ikastetxe ere eraikiz orain garena.
10.
Konpromezu 03:25
Ihes egin ezinik. Konpromezuari eutsiz, irudi ona emanez. Hala ere, irribarrarekin topo egin gabe. Sentsazio ugari, egi bihurtu barik. Orain ohartzen naiz zenbat galduta dauden. Zer esango duten pentsatzen duzu lehenbizi. Ez zaitez kezka, burukeriokin. Klandestinoki ikusten garenez, ni hor naukazu. Zuregana hurbilduko naiz beti, azken berriak kontatzeko. Ihes egin ezinik. Ditugun arazoak biok konpon ditzagun, aldatzeko orain arte izandako jarrera. Errespetatu beti egingo dugu. Gure baloreak ezin dira aldatu.
11.
Erantzun IV 03:44
Morokila aberatsek esnez hartzen zuten garaietan konformatu egiten ginen elkar mintzatzen etxeetan. Eta jakinik orain gaudela inpasse handi batean bezela. Besteek gure etorkizuna idatziz eta gu haiek barkamenez jantziz. Euskaldunak al gara euskararen oztoporik handiena? Herria lehen, hizkuntza orain, ahazturen konplize garela. Erantzunik gabeko galderak dira bizitza guztiak. Koertzioz justifikatuz gure bizi bereziak. Erantzunik gabeko galderak. Erantzuna kenduaraziz bidean. Koertzioz justifikatuz nortasuna hausten digutenean
12.
Ni onenean 04:59
Bik urritu zuten Bihurritu duten Bihurria du sena Bitan urtu zen Ezertan bihurtu zen zertan bihurtu dena Irudiaren pe Irudiari men arimen menpe denak Ezinegona Ez zegoen ona Arraro nion enean Nardatu egin zara Askatuz ez jo besteen ga na Akatsdun zu lakarra sentituz barkamen zakarra

about

2019an Physis versus Nomos gara
Beñat Antxustegi (gitarrak, ahotsa, kanten egilea), Xalba Ramirez (baterian), Unai Pelayo (baxua eta koroetan) eta Eneko Sierra (saxoan).

Diskoa Berako Atala estudioan grabatu eta nahastu dugu Iñigo Irazokiren pazientzia eta laguntzarekin, dena zuzenean jota.
Ni onenean kanta Ulian grabatua izan da eta Alberto Lizarraldek manipulatu eta nahastu du bere etxean.
Ekoizpena denon artekoa izan da.
Masterra Jonan Ordorikak.
Erantzun kantako hitzekin laguntza Aitor Zabaleta

Diskoaren iruditegia Malen Amenabarrek egin du.

Maria, Ainhoa eta Esti maitasuna eta pazientziarengatik.
Familiakoei eta bidaideei ere hor egoteagatik.
Bereziki Joskari talde lanak utziz guri jarraitzen uzteagatik.

Eskerrak kolaboratzaile guztiei prestutasunagatik bihotzez
Gillermo eta Ikerri bateriak uzteagatik.
Jolas-etxeari astelehenero afaltzen emateagatik
Koban eta Txemaki entsegu lokala uzteagatik.

Montoia, sentitzen dugu baina bandarekin goaz.

Milesker kontzertuetara hurbiltzen zaretenei.
Eta deitu gaituztenoi urte guzti hauetan zehar areto, taberna, gaztetxe eta jai batzordeetatik.

Eta zuri, entzule, espero dugu gozatu izanaz.
Kontzertuetan ikusiko gara,

credits

released August 30, 2019

license

tags

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

instagramen edo
facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Physis versus Nomos, you may also like: