We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Saudade é fatal 2

by Physis versus Nomos

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR

     

1.
Sarrera 00:51
Physis, bihotzean dudana, egin nahi dudana, behar dudana, horrela sentitzen dudana eta Nomos, jendarteak nigandik espero duena, behartzen nautena, arrotza, neure sentitzen ez dudana. Biak elikatzean sortutako kontraesanetik egindako musika da “saudade” hau.
2.
Saudade 06:43
Begiak itxi ta hor zaitut kolore guztiekin. Zure irri, begi, ilea beltza da urrutitik. Galdetu zenidan hortan ea maitemindu nintzen ni... Egia esan ez dakit zehazki. Mindu bai, maite ezin. Zure bi begi zaizkit ageri, barreneraino begira dabiltz, taupadak dira, ni jaso ezinik, bizirik gaude, ez al daukagu inoiz ospatzerik? Ez naiz ezertaz damutzen idatzi ta pentsatu nuen. Badakit nik ez naizela lehenena. Ezta ere minduko den azkena. Zenbat gara? Atzo maitemindu nintzen zure buru horrekin. Lasai bizi omen naiz orain zuk dakizula jakinik. Lotsatia naiz, denok bezala, zer egin dezaket, betikoa ala mendiak mugiz zuganaino bi zentimetrotara. Pista gutxi batzuk utzita. Gogoen nahiekin jantzita Ez dizut nahi minik egin, benetan. Ba al duzu galderarik hortxe zure kopetan? Arren eme erran.
3.
Xoroi 03:12
4.
Etorkizunerako mezuak. Musikaz otuei ihesi. Hipokondria tanatofobia. Biekin bizitzen ikasi. Jaiotzea aukeratuko bagenu zenbat egongo ginake bizirik? Partekatzen dugun mundu honetan elkar lagundu ala konpeti. Borobilean gaude jarrita. Propaganden mugei agur! Maiz erresonarazi den hitza. Elkarrez izan edo galdu. Ergela baita elkar jotzea.. Janaria ahotik kentzea. Zintzoak garela pentsatzea laguntza behar dugunean. Lo egitea uzten ez digun bizitzeko eskema honek... Lagunen artean borrokatuz poltsikoak bete paperez. Gizarteak artea iada ahaztu du dogma lagun bihurtu gaituzte. Gauzak modu batera izan badira ez dugu zertan horrela segitzen. Gorrotatzen ditut erregeak. Arkia mota guztiei agur! Bizitzera etorri bagera jaiotzetik izan ostatu. Bihar zaharragoak izanen gera aginteak uzten badigu. Goazen guk sortzera boterea bizitzen baldin badakigu. Uzkurtutako egoera hontatik, irabiatutako oinazeez, biharraren egoera naturalek askeago bihurtuko/sendatuko naute. Gure bularrak ezin dira usteldu, maitasunak garbitzen dituzte. Eta ametsak egi bihurtzen dira bizitzan honeta(ra)ko baikaude.
5.
Sahara 06:39
Hatoz Sahara, hator nigana, behingoz “inshala” urruti biziraun ahala etzara aske ni bezala. Agintariek ez dute ikusi zure esentzia ta hil dute familia, herbesteratuta ahantzia. Mende hauek baino lehen area ta ura gugan ziren. Mende hauen ondoren “Yalah”, goazen. Joko zikina, injustizia, lotsa harresia. Denboran urrun bizia. Noiz itzuliko da egia? Kultura hautsia. Herri zatiak armaz bustiak. Zaitezte joan ta itzuli! Aurreko mugak berrezarri! Mende hauek baino lehen airea ta ura gugan ziren. Mende hauen ondoren “Yalah”, goazen. Arbasoen kresala lagun egin itzulerako bidea. Ilusioa bidelagun, haize, aske, itzuli nigana. Desertuko seme-alaben galdu gabeko irria...
6.
Matte, erran 04:18
7.
Triste dago nire herria. Triste dago gazteria. Tristea ez ote da mundua lotan? Triste bihurtzen gaituzte ta. Gazteak gara gau. Janztear diren egun. Haztear gara eta nahastea lagun. Gaztea zara ni. Gaztea nintzen zu. Munduak gazta bat ematen du. Beste forma batera esango didazut. Diderotek bezela eroa zaude zut. Erori bada ere, lurra jo ez badu, gazteak hegoak sendo ditu. Lasai bizitzeko traba. Bihar hobe baten zama. Aske asetu beharra. Gerotuko denaren hondarra. Hegan egin dezagun izan bitez salbu. Oinak lurrean direla pentsatu dezagun behin biziko garela, bideari kasu. Dena ikasterikan bagenu...
8.
Agur t'erdi 02:58
9.
Ohm (Om) 13 06:16
Om. Zaude isil, itxi begiak, hanka hutsik zelaian behiak. Eta horrela bide honegaz txoriek diote ote behar dena. “Azala dela, azala zela bala”. Eternitatea hautsi ideiez kolpatuz hil. Eternitatea hautsi ideiez kolpatuz...Om. Begi isilez, ba al da aurpegia? Borobilean zeuden jarrita karratuaren mugak galduz. Maiz erresonarazi den tinta listutuz zizareek gosaldu. Ergela baita letraz janztea. Berrirakurtzerako trantzea. Momentu hutsalak bizitzea. Lañarri, Mari eta kea. Zaude isil, itxi begiak, hanka hutsik zelaian behiak. Eta horrela bide honegaz txoriek diote ote behar dena. “Azala dela, azala zela bala” Eternitatea hautsi ideiez kolpatuz hil. Eternitatea hautsi ideiez kolpatuz...

about

Non grabatua:
Haizetxen (HaizeBazterrak, Zaldibia) eta Donostian Beñat Antxustegik grabatua 2015 urtearen bigarren erdian, Joshka Natke eta Xalba Ramirezen laguntzarekin.
Donostian nahastua Alberto Lizarralderen eskutik 2015 bukaeran eta Madrilen masterizatua (2016) Juan Hidalgoren lanari esker.

Eskerrak konposaketan eta diskoaren entzunaldietan urte hauetan iritziekin lagundu didazuenei,Maria eta Albertori bereziki, Haizetxeko familiari grabaketetan ni jasateagatik, nire familia eta lagunei pazientziagatik, kolaboratu duen jende guztiari lanarengatik, kontzertuetara hurbildu direnei eta nigan sinetsi duzuenei entzuteagatik.
Diskoan Xabier Leteren Izarren Hautsaren moldaketa bat zihoan, baina propietate kontuengatik hemendik urte batzuetara argitaratu beharko dut diska oso-osorik.

Diseinua:
Azalaren ilustrazioa Maite Rosendek egin zuen aspaldi.
Maketazioa eta diskoaren estetika Hiru Damatxoko Unai Gaztelumendi handiak egin du.

2016ko Martxoan bukatu zen diska egitearen prozesua eta hasi zen argitaratzea.

credits

released July 4, 2016

Beñat Antxustegi Goikoetxeta

license

tags

about

Physis versus Nomos Donostia San Sebastián, Spain

Donostiatik musika Psikodelikoa?

:::::kontzertuak:::::

instagramen edo
facebooken begiratu!

contact / help

Contact Physis versus Nomos

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Physis versus Nomos, you may also like: